My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Zer da Bultzatu

Bultzatu crowdfunding-eko plataforma bat da. Plataformaren helburua app-ak euskaraz sortzeko dirua lortzea da.

Crowd-zer?

Bultzatu plataformak app garatzailei bere proiektuak bideratzen laguntzen die garatzeko dirua lortuz. Plataforman beraien proiektuak erakusten dituzte eta erabiltzaile hipotetikoek dirua ematen diete proiektua aurrera eramateko eta garatzaileek erabiltzaileen babesagaitik sari berezi bat emoten diete.

Nola funtzionatzen du?

Erabiltzailea bazara, aztertu proiektu ezberdinak eta babestu nahi duzun baten bat aurkitu ezkero sakatu BABESTU botoia sari bat aukeratuz.

Botoia sakatu eta gero, paypal ordaintzeko plataformaren bidez, zure aportazio ekonomikoa egingo duzu.

Kanpaina amaitzerakoan bi gauza gerta daiteke. Garatzaileak eskatutako diru guztia jaso da edo kanpainak ez du bere helburua bete.

KONTUZ! Beste crowdfunding plataformen alderantziz, hemen garatzaileak erabakiko du zer egin helbura betetzen ez bada.

Helburua betetzen bada, ez dago arazorik, garatzaileak esandako epean zure saria bidali beharko lizuke, eta helburua lortzen ez bada, garatzaileak bi aukera ditu, saririk ez emon eta dirua itzuli edo saria emon eta, dirua ez itzuli.

Garatzailea al zara?

Garatzailea bazara eta proiektu bat aurkeztu nahi baduzu, link honen bitartez egin dezakezu.

Behin proiektua baieztatuta eta aprobatuta orduan argitaratuko dugu proiektua. Dirua jasotzeko paypal kontu bat behar izango duzu. Kontuan izan paypal-ek dituen komisioak.

Zure proiektua euskaraz funtzionatu behar du.

Zer nolako sariak emon ditzaket?

Nahi dituzunak, hona hemen ideia batzuk

  • Eskerrak app-aren web horrialdean
  • Eskerrak app-an
  • App-aren bertsio pertsonalizatu bat
  • App-aren kamiseta bat
  • App-aren wallpaper bat
  • ...
    • Zure bermeak

      Web Gunearen titularrak ez du plataformaren eta Zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna bermatzen. Arrazoiz posible denean, Web Gunearen titularrak plataformaren funtzionamenduan gertatuko diren etanaldiei buruz informatuko du. Web Gunearen titularrak ere ez du Web Gunearen hutsezintasuna bermatzen, bereziki, Erabiltzaileek Web Gunea eta Zerbitzuak erabili ahal izatea, Web Gunea osatzen duten web orri desberdinetan sartu ahal izatea edo Zerbitzuak prestatzen diren web orrietan sartu ahal izatea.

      Web Gunearen titularrak, ordenamendu juridikoak ahalbidetzen duen hedadura osoan, edozein ardura baztertzen du Euskalapps eta zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasun edo jarraitutasun ezak eragindako edozein motatako kalte-galerengatik, Erabiltzaileek plataformari eta zerbitzuei egotzi ahal izan dieten erabilgarritasunaren zapuzteagatik, plataforma eta zerbitzuen hutseginkortasunagatik eta, bereziki, plataformaren edo zerbitzuak ematen diren web orrietara sartzeko okerrengatik.

      BULTZATU Web Gune honen erabiltzaileen arteko bitartekoa besterik ez da. Web Gune honen titularra ez da haien proiektuak BULTZATUn argitaratzen dituzten GARATZAILEen jokaeraz arduratzen. Beraz,GARATZAILEak beren proiektuetan hartutako konpromisoen betetzearen arduradun bakarrak dira, eta, bereziki, proiektuaren egiazko burutzearenak eta FINANTZATZAILEei agindutako ordainsarienak.

      BULTZATUren bidez lotutako edukiak eta zerbitzuak: Web Gunerako sarbide zerbitzuak loturarako gailu teknikoak (HIPERLINK), direktorioak eta Erabiltzailea Interneteko beste Orrietan eta Atarietan (aurrerantzean, “Lotutako Guneak”) sartzea ahalbidetzen duten bilatze instrumentuak barne har ditzake. Kasu hauetan, Web Gunearen titularrak bitartekotza zerbitzuen mailegatzaile bezala funtzionatzen du, uztailaren 11ko Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen 32/2002 Legearen (LSSI) 17 artikuluaren arabera, eta bakarrik izango du Lotutako Guneetan emandako edukien eta zerbitzuen ardura beren ez zilegitasuna ezagutzen duen eta lotura beharrezko prestasunarekin desaktibatu ez duen heinean. Erabiltzaileak legez kontrakoak edo egokiak ez diren edukiak dituen Lotutako Gune bat dagoela uste baldin badu, Web Gunearen titularrari komunikatu ahal izango dio edozein era frogagarritan, jakinarazpen honek dagokion lotura kentzeko derrigorra inoiz ondorioz ekarri behar gabe.

      Lotutako Guneen izateak ez du inoiz gune hauen arduradunekin edo titularrekin akordiorik egotea berekin ekarri behar, ezta Web Gunearen titularraren gomendioa, promozioa edo identifikazioa emandako adierazpen, eduki edo zerbitzuekin ere.

      Web Gunearen titularrak ez ditu Lotutako Guneen edukiak eta zerbitzuak ezagutzen, eta, beraz, ez da Lotutako Guneen edukien edota zerbitzuen legearen kontrako izateak, kalitaterik ezak, gaurkotzerik ezak, erabilgarritasunik ezak, akatsek edo eraginkortasunik ezak eragindako kalteetaz edo Web Gunearen titularrari zuzenean egotzi ezin zaizkion kalteez arduratzen.

      Nola erabiliko da nire dirua?

      Euskalapps atariko BULTZTUk emandako zerbitzua garatzaileen eta finantzatzaileen arteko bitartekotza da. Zerbitzu hau GARATZAILEak eskatzen du bere proiektua Web Gunean argitaratzearekin bakarrik. BULTZATUk ez du parte-hartzerik, eta ez dio argitaratutako proiektuen burutzeari laguntzen.

      Beraz, garatzaileek beren finantzatzaileekin hartutako konpromiso guztien burutze eraginkorra GARATZAILEaren ardura esklusiboa da, eta BULTZATUren esku-hartzea beharrezko finantziazioa lortzen den unean edo finantziazio horretarako aurreikusitako epea bukatzen den unean amaitzen da.

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure helbide elektronikoa. Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.